XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nahikoa da gizakia izatea errealitatearen datuak norberaganatzeko.

Nahikoa da jakiteko gai izatea, jakite arrunt hutsa bada ere.

Horrexegatik ba, ez dago ezjakite absoluturik, ez jakituria absoluturik.

Gizakiak, alabaina, ez du errealitatearen datua, fenomenoa, egoera problematiko garbia norberaganatzen.

Fenomenoaren arazoa norberaganatzean, kausa-loturak ere norberaganatzen ditu, kausaltasuna atzematen du.

Benetako kausaltasuna atzematea zenbat eta sakonagoa izan, hainbat eta kritikoagoa norberaganatzea.

Eta hainbat eta magikoagoa, kausaltasun hori atzematea gutxienezko bihurtzen den ber, kontzientzia kritikoarentzat, benetako kausaltasuna bera, beraren azterketaren menpe dagoen bitartean; gaur egiazkoa dena, baliteke bihar ez izatea kontzientzia tolesgabearen aburuz, egiazko kausaltasuna begitantzen zaionak, zein, izatez, benetan ez baita, zeharo du egiazkotasun-izaera hori.

Kontzientzia kritikoa gauzen eta egitateen agerpena da, existentzia enpirikoan gertatzen diren bezala, hots, euren kausa eta inguruabar koerlazioetan.

Kontzientzia tolesgabeak, [aldiz] egitateen gainetik du bere burua, kanpotik menperatzen dituelarik eta horrexegatik, haiek, atseginen duen moduan ulertzeko libre deritzo bere buruari.

Kontzientzia magikoak, bestalde, ez du bere burua egitateen gainetik, kanpotik menperatzen dituelarik, ez eta ez deritzo libre bere buruari gauzak atseginen duen moduan ulertzeko.

Atzeman egiten ditu besterik gabe, kontzientzia kanpotik menperatzen duelako, berak beldur dion eta otzantasunez mentzen zaion ahala baino handiago emanez.

Kontzientzia honi berenberegi atxekirik dago fatalismoa, zeinek beso-uztartzera bait darama, egitate burutuen ahalaren aurrean, zeintzuen pean gizakia garaiturik geratzen bait da, ezer egiteko ezintasunera, alegia.

Kontzientzia kritikoak berenberegi du errealitatean integraturik egotea, tolesgabearena, errealitateari gainjartzen zaion bitartean.

Azkenik, kontzientziari dagokionez, erants genezake ezen, kontzientzia fanatikoarentzat, zeinen tolesgabetasun-patologiak zera irrazionalera eramaten ohi bait du, egokiena moldatzea dela, doiketa eta egokitzapena, alegia.

Ulerpen oro, lehenago edo beranduago, ekintzaren bati dagokio.